248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6360
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 377/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 377/2018 behin betiko neurriak aldatzeko.
Alderdi demandatzailea: Yvette Loumgam.
Alderdi demandatua: Jean Marie Hutu.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
494/2018 epaia, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 377/2018 prozeduran emandakoa. Hauek dira alderdiak: Yvette Loumgam demandatzailea eta Jean Marie Hutu demandatua. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Jean Marie Hutu demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.