Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
480

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 17koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzekoa.

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoak –ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu zuen Lege hori– Kontseilu Nagusia arautzen du 6. artikuluan, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honako hauek osatuko dute: presidenteak, presidenteordeak, sindikatu-antolakunde eta konfederazioen bost ordezkarik, enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkarik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek –udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatuak–; gai horretan duten eskumena kontuan izanik, Osasun Sailaren bi ordezkarik –horietako batek presidenteorde gisa jardungo du–, eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkarik (egun, Lan eta Justizia Saila). Horrez gain, artikulu horrek aurreikusten du zuzendari nagusiak Kontseilu Nagusiaren bileretan parte hartuko duela, eta hitza izango duela, baina botorik ez.

Halaber, artikulu horrek xedatzen duenez, Kontseilu Nagusiko kideak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren (aurrerantzean, Lan eta Justizia Saila) aginduz izendatu eta kargugabetuko dira, dagokien erakundeek eta administrazioek proposatuta.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko apirilaren 5eko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritu ziren. Agindu honen xedea da segurtasun juridikoa ematea kontseiluaren bileraren deialdiari. Izan ere, bilera hori berehala egin behar da, Eusko Jaurlaritzaren azken egitura eratu arte itxaron gabe. Horrek azaltzen du Lan eta Justiziako sailburua izendatzea kontseiluko presidente, gaia dela-eta saileko sailburuorde eskudunari dagokion zeregina bereganatzean, hargatik eragotzi gabe, Jaurlaritzaren azken egitura eratzen denean, horri buruzko beste agindu bat ematea, hala behar izanez gero.

Lan-harremanen arloan lan-legedia betearazteko eskumenak Lan eta Justizia Sailari dagozkio, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan. Hortaz, agindu hau emateko eskumena Lan eta Justiziako sailburuari dagokio.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egituraren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kideak:

Presidentea:

Titularra: María Jesús Carmen San Jose López andrea, Lan eta Justiziako sailburua.

Ordezkoa: Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Presidenteordea:

Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoko zuzendaria.

Kontseilukideak:

– Lan eta Justizia Sailaren ordezkaritzan:

Titularra: Joaquín Diaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.

Ordezkoa: Itziar Fernandez Mendizabal andrea, Lan eta Justizia Saileko teknikaria.

Titularra: Maria Ubarrechena Cid andrea, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria.

Ordezkoa: Carlos Zapatero Berdonces jauna, Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskaritzako burua.

Titularra: Ricardo Minguez Muñoz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Begoña Lasa Ibarreche andrea, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.

– Osasun Sailaren ordezkaritzan:

Titularra: Concepción Castell Carrillo andrea. Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendariordea.

Ordezkoa: José M.ª Arteagoitia Axpe jauna, Osasun Publikoko teknikaria.

– Udalen eta foru-aldundien proposamenak entzunda, Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak:

Titularra: Estefanía Gordoa Ríos andrea, Lan Harremanen zuzendaria.

Ordezkoa: Ismael Gorostiza Fernández-Villarán jauna, Prebentzio Zerbitzuko arduraduna.

– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkaritzan:

Titularra: Agustín Mendiola Gorospe jauna.

Ordezkoa: Javier Goienetxea Urkaregi jauna.

– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederazioaren ordezkaritzan:

Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.

Ordezkoa: Manuel Guerrero Igoa jauna.

Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.

Ordezkoa: José Ramón Apezetxea Escudero jauna.

Titularra: Enrique González Sal jauna.

Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.

– Langileen aldetik:

ELA zentral sindikalaren ordezkaritzan:

Titularra: Leire Txakartegi Iramategi andrea.

Ordezkoa: Juan Cruz Lopez Barrena jauna.

Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.

Ordezkoa: Luis Bernardo Otxoa de Oribe jauna.

CC.OO. zentral sindikalaren ordezkaritzan:

Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.

Ordezkoa: Jesús Uzkudun Illarramendi jauna.

LAB zentral sindikalaren ordezkaritzan:

Titularra: Ibon Zubiela Martin jauna.

Ordezkoa: Juan José Rodríguez Horna jauna.

UGT zentral sindikalaren ordezkaritzan:

Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.

Ordezkoa: María del Mar Esnaola Latasa andrea.

2. artikulua.– Alberto Alonso Martín jaunak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Kontseilu Nagusiaren bileretan parte hartuko du, eta hitza izango du, baina botorik ez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek izenpetzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 17a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala