Biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatueentzako diru-laguntzak. 2013ko deialdia.
Dru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzat baldin eta biodibertsitatearen kontserbaziorako ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak egiten badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte.
Gehienez 200.000 euro.
- AGINDUA, 2013ko ekainaren 12koa, (EHAA Zk. 125/2013)
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, baldin eta biodibertsitatearen kontserbaziorako ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak egiten badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte.
Asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuak, herri-administrazioa parte ez dela, eta elkarteak edo dena delakoak ingurumena, natura edo biodibertsitatea babestu edo ikertzeari lotutako helburua dutenak edo ingurumenarekin lotutako ekintzetan ibilbide egiaztagarria, eta bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa dutenak.
- Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatua izan behar da, herri-administrazioa parte ez dela, eta elkarteak edo dena delakoak ingurumena, natura edo biodibertsitatea babestu edo ikertzeari lotutako helburua eduki duena edo ingurumenarekin lotutako ekintzetan ibilbide egiaztagarria, eta bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa duena. Halaber, erakunde horiek dagokien erregistroan legez osatuta eta idatzita egon behar dute, agindu hau argitaratu eta –gutxienez– urtebete lehenagotik.
-
Deialdi honetan ezingo dira lehiatu, dagokion zehapenak ezarritako denboraldian, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat duten erakundeak, eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen araberako debekuagatik zigortutakoak ere ez.
-
Ezingo dute parte hartu deialdi honetan ingurumen-legeria bete ez eta hutsegite larri eta oso larriengatik zigortuak izan diren erakundeek, neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta dagokion zigorra betetzen ez duten bitartean.
Gehienez 200.000 euro.
Onuradunek altan emanda ez bazeuden, hirugarren alta eskatu behar dute.
1. Eranskina [AGINDUA, 2013ko ekainaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena.]
- Eskabidearekin aurkeztu beharreko agiriak
1.– Proposatutako egitasmoa azaltzeko txostena paperean eta formatu digitalean aurkeztuko da (testu tratamendua).
2.– Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua.
3.– Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela egiaztatzen duena, baita elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena ere.
4.– Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtapen eguneratua, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duena.
5.– Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
6.– Erakundearen inskripzioari buruzko ziurtagiri eguneratua, eta, izaera juridikoaren arabera, dagokion erregistroan inskribatutako azken estatutuen kopia.
7.– Erakunde eskatzailearen arduradunak egindako ziurtagiria, lan bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (A5 inprimakia).
8.– Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen kasuan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda egotearen ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera.
9.– Erakunde eskatzailea fundazioa edo onura publikoko elkartea bada, azken kontu-ematearen egiaztagiria, hurrenez hurren Babesletzan edo Elkarteen Erregistro Orokorrean aurkeztutakoa.
10.- Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta erakunde batzuk natura-ondarearen eta biodibertsitatearen babes eta/edo azterketarekin loturiko esperientzietan duten ibilbidea egiaztatzeko, eskabideko A eranskineko A2 atala bete behar da
- Diru-alguntzaren bigarren ordainketarako aurkeztu behareko dikumentazioa
Diru-laguntzaren gainerako % 50a ordaintzeko erakunde onuradunak jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu behar ditu, artikulu honen 3. paragrafoan adierazten diren epeetan:
a) Justifikazio-inprimakia, behar bezala beteta (2-B eranskina).
b) Jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak, nominak, lan-kontratuak edota bestelako ordainketa-ziurtagiriak, proiektua benetan gauzatu dela egiaztatzen dutenak. 6.1.c) artikuluan adierazitako gastu orokorrak ez dira justifikatu behar.
c) Proiektuan sortutako materialen kopia. Geoerreferentziatutako kartografia (hala badagokio), Eusko Jaurlaritzako sistemekin bateragarria den formatu digitalean. Proiektua euskarri informatikoan aurkeztu beharko da, zeina bateragarria izango baita Eusko Jaurlaritzaren informatika-sistemekin. Horretaz gain, paperean egindako kopia bat ere aurkeztu beharko da.
d) Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adierazten duena, baita elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena ere.
e) Erakundearen arduradunak egindako ziurtagiria, azterketa edo proiektu bererako jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (B3 inprimakia).
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
3 hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Ingurumena eta Lurralde Politika.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Ingurumena eta Lurralde Politika.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.