Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak
Salgaien garraio publikoan lan egin duten eta adinean aurrera doazen edota erabateko ezintasun iraunkorra, ezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia aitortua duten garraiolariek lanbidea utz dezaten bultzatzea.
430.000,00 euro
- 2012ko urriaren 10eko AGINDUA (EHAA Zk. 200/2012)
AGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoan lan egin duten eta adinean aurrera doazen edota erabateko ezintasun iraunkorra, ezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia aitortua duten garraiolariek lanbidea utz dezaten bultzatzea.
Eskabideak aurkezteko epean edo, bestela, 2012ko urtarrilaren 1ean eskakizunak betetzen dituzten salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren arloko garraiolariak.
- 2007ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea izatea.
- 58 eta 64 urte arteko adina izatea (biak barne), edo erabateko ezintasun iraunkorra, ezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia aitortua izatea.
- Azken hamar urteotan, eta inolako etenik gabe, salgaiak edo bidaiarien autobuseko garraio publikoan aritzeko baimen bat izatea, gehienez ere hiru kopiarekin, edo bestela, bi baimenak, baina guztira hiru kopiarekin.
- Titulartasunean edo baimenaren indarraldian etenaldi bat izatea onartuko da, baina gehienez ere hiru hilabetekoa.
- Bisatu gabe iraungita egon diren eta eskaera egiterakoan berreskuratu diren baimenak indarrean egon bailiran hartuko dira.
- Salgaien garraio publikoan trakziorako gaitasuna duten ibilgailuekin jarduteko onuradunak 2007ko apirilaren 16aren aurretik zeuzkan estatu, eskualde edo tokiko baimenak, TD motakoak barne, baimen beraren kopia gisa hartuko dira.
- Salgaien garraio publikoan ibilgailuekin jarduteko onuradunak 1998ko uztailaren 1aren aurretik zeuzkan estatu, eskualde edo tokiko baimenak, baimen beraren kopia gisa hartuko dira.
- Azken hamar urteotan Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubidean sartuta egotea; gehienez ere hilabeteko eten bakar bat onartuko da hamar urte horietan.
- Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia duten eskatzaileen kasuan, hamar urte horiek, egoera hori onartu zaienetik aurrera hasiko da kontatzen.
- 2012an salgaien edo bidaiarien errepideko garraio publikoa utziko duela hitz ematea, titular gisa dituen garraio-baimenei behin betiko uko eginez. Berriro lanari ekiten badio, itzuli egin beharko ditu jasotako diru-laguntzak eta dagozkien korrituak.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
430.000,00 euro, Euskal autonomia erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetatik hartuta.
Laguntzaren banakako zenbatekoa
- Salgaien errepideko garraioa ibilgailu astunetan eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoa
4100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko
- Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan
2600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko
- Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia
10000 euro
- Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiarena betetzen badu
Diru-laguntzarik handiena emango zaio.
Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.
Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio.
Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
- Agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
Komenigarria da izapidetzen hasi baino lehen aurkeztu beharreko zihurtagiri guztiak lortzea, baita beste formularioak betetzea ere (beharrezkoa balitz), eta ordenagailuan gordetzea.
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen formularioa.
Administrazioak eskatutako agiriak aurkezteko interesdunak bete behar duen formularioa.
- Egiaztatzeko agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Hilabetea agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.