Azken eguneratzea: 2013/02/21

La Concha-ko hondartza Europako onenen artean

Hondartza donostiarra 11. dago Europako hondartzarik onenen sailkapenean eta hirugarren estatu mailan, TripAdvisor bidaia webaren arabera.

  • Galizia, Balearrak, Andaluzia, Euskadi eta Kanariar Uharteak estatuko jomugarik baloratuetan euren hondartzei esker.

 TripAdvisor®, munduko bidaia-webgunerik handienak gaur “Travellers’ Choice Playas2013” sarien irabazleak aurkeztu ditu. Sari hauek mundu guztiko milioika bidaidariren iritzietan oinarritzen dira eta Afrikan, Asian, Kariben, Erdialdeko Amerikan, Europan, Erdi Ekialdean eta EE.BBetan kokatutako 276 hondartza goraipatu ditu guztira.

Estatuko jomugarik baloratuenak, dituzten hondartzei esker, Galizia, Balearrak, Andaluzia, Euskadi eta Kanariar Uharteak izan dira. Euskadi La Concha hondartzari esker golardatu dute eta Europako hoberen artean 11. dago eta 3. estatu mailan. 

Galizia eta Balearrak mundu mailan ere saritu dituzte. Galizia, Ribadeoko Las Catedrales hondartzarekin, 6. postuan dago mundu mailan, Europan bigarren dago eta estatu mailan, lehenengoa da. Aldi berean, beste hondartza galiziar bat ere, Pontevedrako O Groven dagoenLa Lanzada Espainiako7. dago. Bestalde, Balear Uharteak Formenterako Ses Illetes hondartzari esker saritu dituzte, nazioarte mailan 12. postuan baitago, 4. Europan eta 2. estatu mailan. Eta beste bi hondartza balear, Ibizako Cala Bassa eta Mallorcako Es Trenc, estatuko 8. eta 9. postuan kokatzen dira. 

Bestalde, Andaluziak bi hondartza ditu sailkatuta europar mailan: Boloniako hondartza Tarifan, 14. postuan eta 4. estatu mailan eta Kadizeko kostaldean baita, Zahara de los Atunes, 23. postuan Europan eta 5. Espainian. Azkenik, Kanarias elkarte autonomoa 6. sailkatu dute Fuerteventurako Cofete hondaratzarekin eta Kanaria Handiko Las Canteras, 10. postuan estatu mailan.  

“Udako oporraldiak edota itxasondoan asteburuko ihesaldi bat egiteko asmoa dutenentzat sailkapen hau inspirazioa izan daiteke, goi mailako kalifikazioa eman dieten TripAdvisor-eko bidaiarien iritziari esker” adierazi du Blanca Zayasek, TripAdvisor-eko komunikazio arduardunak. 

Informazio gehiago: www.tripadvisor.es