Azken eguneratzea: 2013/10/09

Urriaren 21, 22, 23 eta 24an Lo mejor de Nuestra Tierra delako seriea

ONCEren 22 milioi kupoi Euskadiri eskainiak

Bilbon, 2013ko urriaren 9an (ONCE).- Basilio San Gabriel ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak “lo mejor de Nuestra Tierra” delako serieak Euskadiri eskinitako kupoiak aurkeztu ditu. Lau kupoi izango dira guztira Euskal Erkidegoko irudiz han hemenka salduko direnak estau mailan, guztira 22 milioi kupoi dira (5,5 milioi irudi bakoitzeko) urriaren 21 eta 24a bitartean zozketatuko direnak.

ONCEren ekimenarekin bat egin dute erakundeek, eta aurkezpenean hartu dute parte ere Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko Sailburuordeak; Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusien Presidenteak; eta Oihane Agirregoitia, Bilboko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako zinegotziak.

Basilio San Gabrielek gogora ekarri du aurten ONCEk 75 urte eta bere Fundazioak 25 ospatzen dituztela. Horrez gain adierazi du “nahiz eta krisi egoera latza izan, ONCE gizartearekiko duen konpromezua mantentzen ari dela, are gehiago egoera larrienean daudenekiko, eta Euskadiko kulturaren balorea azpimarratuko dugu estatu mailan ezagutu dadin”. San Gabrielek “kalean jarraitzearen alde egingo dugu Euskadi irisgarriagoa lortzeko” ere esan du.

Ildo horretan, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Turismo Irisgarritasun Eredua indartzearen alde egindako apustua nabarmendu zuen. Bost dibertsitate-mota hartzen ditu barnean aipatutako ereduak: dibertsitate funtzional fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa, intelektuala eta funtzional organikoa. Epalzak pertsona ezinduak animatu zituen «beren eskubideak errespetarazi ditzaten eta irisgarritasun-araudiak ez betetzea erreklama dezaten» eta turismo enpresei eta merkataritza-establezimenduei eskatu zien «hobetu dezatela, egunetik egunera, beren zerbitzu, produktu eta azpiegituren irisgarritasuna, horrela kalitatea eskaintzen diotelako adineko pertsonei, ezintasun iraunkorra dutenei eta beren ahalmenak aldi baterako gutxituak dituztenei, hau da, guztiek irabazten dutelako, segurtasunean, kalitatean eta erosotasunean»

ONCEren zozketek jada 9 milioitik gorako sariak utzi dituzte Eusdain aurten

Aipatu kupoiak salmentan datorren astean jarriko dira, eta aurten Bilboko Zazpi Kaleak, bakailua pil- pil erara, Gernikako Juntetxea eta estropadak daude ikusgai lau kupoietan.

ONCEren zozketek aurten Euskadin 9 milioitik gorako sariak utzi dituzte Euskal Erkidegoan. Donostian, Gasteizen eta Bilbon uzteaz gain, sariak ere banatu dira Bizkaian Basaurin, Gallartan, Ortuellan, Galdakaon eta Trapagan (Arboledan), eta Gipuzkoan aldiz Arrasaten eta Aretxabaletan. Azken honetan joan den asteleheneko, urriaren 7ko zozketak 630.000 euro banatu dira bertan saldu bait ziren saria zeramatzaten 18 kupoi.

ONCEren Eguneroko Kupoiak 1,5 euro balio du, eta 35.000 euroko 50 sari ematen ditu bost zifrei. Horrez gain 0,5 euro gehiagoren truke seriea jokatzeko aukera egon badago orain, beraz lortuz gero hilero 25 urtez 3.000 euroko soldata lortzeko aukera badago, 35.000 euroko sariaz gain 

ONCEren kupoiak 21.000 ajente saltzaileen eskutik eros daitezke. Haien esku TPV delakoa (Salmenta Gune Terminalea) izanik bezeroak nahi duen zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren jokuaren web ofizialean ere jaso daitezke (www.juegosonce.es).