Azken eguneratzea: 2013/12/13

Basquetour-ek 800etik gora erakundetako ordezkari bildu ditu Euskal Kostaldeko III. Turismo Jardunaldian

Jardunaldiaren helburua, 2015era arte iraungo duen Euskal Kostaldeko Turismoaren Gida Planaren ebaluaketa eta, egungo egoera ekonomikoa eta turistikoari erreparatuz, datozen bi urteko estrategia sektoreari aurkeztea da.

  • Basquetour-ek Euskal Kostaldea jomuga sendotzeko giza eta diru baliabideak gehituko ditu 2014ra begira. 

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak  Euskal Kostaldeko Turismoaren Gida Planaren ebaluazio azterketa aurkeztu du gaur, Busturiako Madariaga Dorrean ospatutako III. Turismo Jardunaldian, jomugaren garapen turistikoan inplikatuta dauden 850 erakundetako 50 bat ordezkariren partaidetzarekin. 

Aztertutako plana 2011an sortu zen Euskadiko kostaldean egin beharreko ekintzen estrategia edo proposamena zehazten du, inplikatutako sistema ekonomiko, eragile eta elementu ezberdinak kontutan hartuz, inguru horretan turismo jardueraren garapen jasangarria lortzeko asmoarekin eta etorkizuneko egoerak aurrikusiaz turismo produktuak garatzeko eta partaidetza eta kudeaketa plataforma bateratuak eraikitzeko helburuarekin. 

Inplikatutako eragile publiko eta pribatu guztien adostasunarekin egindako azterketa, Planaren ezarpenerako lehenengo bi urteen ondoren etorri da, izan ere,  erraminta dinamiko den heinean Planak hasieratik aldizkako ikuskapenak beharrezkoak zirela adierazten zuelako. 2013ko ebaluzio honi esker aurrikusitako ekintzen eta programen eraginkortasuna eta betetze-maila ikusi dira eta sortutako okertzeak berregokitu ahal izango dira. 

Txostenaren azterketaren ondoren diagnostikoaren emaitza nagusiak  hauek dira: 

-       Euskal Kostaldea jomugaren barruko koordinazio eta koherentziarako  lerroak zehazten dituen Plan bat izatea positibotzat jotzen da.

-       Txostena erreferentea da sektorean Euskaditik kanpo eta bere iraunkortasunari esker emaitza onak lortu dira.

-       Euskal Kostaldea jomuga egituratua dela egiaztatu da.

-       Gainera, ebaluzio prozesuan eragileen aldetik oso jarrera ona eta partaidetza aktiboa izan da.

-       Aldiz, hobetu beharrekotzat jo dira erantzunkizun eta zereginen banaketan hobetzea eta plana bera eta bere edukiak setkore pribatuari ezagutzera ematea. 

Azterketaren ondoren eta datozen bi urteetara begira, gaurko Jardunaldian arlo ezberdinetan hobetzeko gai batzuk aipatu dira: 

- Kudeaketari dagokionez,

Gobernantza arlo publiko eta pribatuaren arteko interakzio sare bat bezala ikusiko da, administrazio publikoa eta sektore pribatuaren artean erritmoak eta errealitateak gehiago hurbiltzeko.

  • Kudeaketa eredua sendotuko da lan dinamika hobetuz, erakundeen mahai bat sortuko da eta giza eta ekonomia baliabideak jomugaren garrantziari egokituko dira.
  • Arlo pribatuaren partaidetza aktiboagoa lortzea eta bere ordezkarien lidergoa bultzatzea hartu da helburutzat. 

- Ezagutzaren arloan,

  • Jomugaren eragileen arteko komunikazio prozesuak hobetuko dira.

 

- eta jomugari dagokionean, beharrezkotzat joten da,

  • Administrazio ezberdinen lana jomugaren kudeaketan ahalik eta eraginkorrago izatea eta
  • Beste administrazio batzuei eskenatoki turistikoan partaidetza edo ekintza gehiago egiteko proposamena luzatzea (azpiegiturak, garraio publikoa eta seinaleztapen hobekuntzak).

 

2013an egindakoak

 Euskal Kostaldeko Turismoaren III. Jardunaldi honek amaitzear dagoen urte honetan egindakoari erreparatzeko ere balio izan du.

 Basquetour-eko zuzendariak, Arantza Madariagak, kudeaketa eredua sendotzea eta Euskal Kostaldean interesaturik datorren bisitariari buruzko aurretiazko ezagutzaren garrantzia azpimarratu ditu, jomugan egin beharreko marketin, merkaturatze eta zerbitzu eskaintzarekin zerikusia duten profil horri lotutako eta beharrezko ekintzak egin ahal izateko. Horregatik garrantzitsua da aurten argitaratutako “Ibiltur Aisia” aisialdi arrazoiengatik etorritako bisitariaren portaera aztertzen duen txostenaren Euskal Kostalderako egindako bereizketa.

 Honez gain, Basquetour-ek turismo jardunaldiak antolatu ditu, Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren antolaketan eta fidelizazio txartela martxan jartzen lagundu du, “Surfing Euskadi” kostaldeari lotutako produktuaren sustapen ekintzak burutu ditu eta baita, merkatu ezberdinetako kazetari espezializatuei zuzendutako prentsa bidaiak antolatu eta sektoreak eskatutako kostaldearen mapa bat ere egin du.

 Gaurko Jardunaldian, bildutako eragileek datozen hileetan zehaztuko diren 2014ra begira egin beharreko ekintza nagusiei buruz eztabaidatu dute. Dena den, Arantza Madariagak aurreratu duenez, Euskal Kostaldea jomuga turistiko moduan finkatzeko, Basquetour-ek giza eta ekonomia baliabideak gehituko ditu, datorren urteari begira.

 

 

Bilbao, 2013.ko abenduaren 12a