Azken eguneratzea: 2013/10/08

Eusko Jaurlaritzak Bartzelonan Euskadi Gastronomika-ren eboluzioa aurkeztuko du

Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak hiriburu katalaniarrean eta euskal turismoarentzako merkatu nagusienetakoan aurkeztu zenetik produktu-klub honetan izandako berri nagusiak azalduko ditu.

  • Produktu-klubaren berrien artean produktu enogastronomikoen turismo paketeen online egiten den komertzializazioa azpimarratzekoa da, Jaurlaritzak, lehen aldiz, bultzatzen duena, hain zuzen ere.
  • Bere aldetik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, lehen eta bigarren sektoreei, eskualdeetan proiektu honek eskaintzen dizkien aukera ekonomikoak, azpimarratuko ditu.
  • 70 kazetari inguru bilduko dituen ekitaldian l’Àgència Catalana de Turisme erakundeko zuzendaria, Xavier Espasa izango da, anfitrioi lanak egiten, ekitaldia Palau Robert jauregian, Generalitat-eko Turismo Informazio Bulego nagusian ospatuko delako

Bartzelona, 2013ko urriak . Palau Robert jauregiak hartuko du gaur goizean “Euskadi Gastronomika” Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez bultzatutako turismo produktu enogastronomikoaren klubak azken urte honetan izandako aurrerapenen aurkezpena, Bartzelonan. Lehen, bigarren eta hirugarren sektoreen arteko elkarlana bultzatuz, gastronomiaren alderik kulturalena ezagutzera emateko asmoz sortutako kluba eta hiru hiriburuetako eta eskualdeetako eskaintza biltzen duen produktuaren nobedadeak, hain zuzen ere. Proiektuak, honezkero, 800 enpresa inguru ditu atxikituta.

Urtebete igaro da Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak “Euskadi Gastronomika”, jomugaren turismo eskaintza enogastronomikoa egituratzen duen erreminta konplexuaren sormena eta asmoak Bartzelonan aurkeztu zituenetik. Gaur goizean, Merkataritza eta Turismo sasilburuordeak, Itziar Epalzak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Basquetour-eko zuzendari nagusia, Arantza Madariagarekin batera, produktu-klub honen eboluzioaren berri emango dute.

70 kazetari inguruk joateko asmoa azaldu dute aurkezpenean, Orozek proiektuak lehen eta bigarren sektoreei eskaintzen dizkien aukera berriak azpimarratuko ditu, “baserritarra, arrantzalea edota nekazaria katearen lehen kate-maila direlako”, euren lanak interesa sortzen du eta turismo-produktu baten partaide izan daitezke, ekimenak sustatzen duen euskal gastronomiaren kultur arloan parte hartuz. Era berean, “Euskadi Gastronomika”-k bertako produktuen sustapenean egiten duen lana ere nabaritu du, jatorrizko deitura ezberdinez eta “Euskolabel” bezalako kalitate sigiluez bermatutako kalitatea duten produktuen sustapenean, hain zuzen ere.

Xavier Espasak, l’Àgència Catalana de Turisme erakundeko zuzendariak hasiera emango dion ekitaldian aurkeztutako berrien artean, urtebete honetan, euskal lurraldeetako turismoa eta elikagaien industriari lotutako 800 eragile inguru klubari atxikitu direla, dago eta honek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak eta eskualdeetan eta hiriburuetan eragileak erakartzeko zereginetan diharduten teknikarien lanak eratzun ona izan duela udal eta sektore pribatuaren aldetik.

Web-aren berrikuntzak

Aurkezpenean, Itziar EpalzaMerkataritza eta Turismo sailburuordeak produktuarentzako, (www.euskaditurismo.net) Euskadiko Turismo atari ofizialaren barruan bereziki sortutako site-aren sormena azpimarratuko du. Bertan, Sareko erabiltzaileek enogastronomiaz interesa duen bisitariari zuzendutako proposamen desberdinak aurkituko ditu, baina ez hori bakarrik, jomugaren eskaintza gastronomikoari buruzko eta klubari buruzko informazio baliagarria eta jomugaren nobedadeak ere bertan direlako

Web honetan, “Jan”, “Bisitatu” edo “Erosi”, ataletan aukera asko erakusten dira eta baita “Euskadi Gastronomika”-ri atxikitutako establezimenduak edota herriak ere, ibilbidearen antolaketa errazteko erantsitako establezimendu bakoitza kokatzeko mapa elkarreragilea ahaztu gabe.

Aldi berean, jomugaren turismo eta elikagai industriaren eragileen arteko elkarlanari esker gastronomiari lotutako 15 bat “Euskadi Top Esperientzi” sortu dira, “Euskadi Gastronomika” site-an ere daudenak eta hauei esker, bisitariak euskal sukaldaritzaren kulturaren barne sartzeko aukera du, ez bakarrik euskal produktuen dastaketan- zerbitzuen sektorea- baizik eta euren ekoizpenean edota eraldaketan ere-lehen eta bigarren sektoreak-. Horrexegatik, bisitariari Euskadi norberak bizitzeko esperientziak eskaintzen zaizkio, esaterako, artzai-lanak, mahastien arteko ekintzak, Añanako Gatz Haranean zeharko ibilbideak edota perretxikotan aritzea, besteak beste.

Eta, “Euskadi top Esperientzi” hauei zuzenean lotuta, Epalzak “Euskadi Gastronomika”-ren ibilbidearen nobedade nagusia ere aurkeztuko du. Urriaren 4ean, produktu klubaren bitartez sortutako turismo pakete enogastronomikoen online egiten den komertzializazioa, hain zuzen ere. Salmenta www.viajarporeuskadi.es, horretarako espreski sortutako web-ean egiten da eta egun gutxi barru, www.euskaditurismo.net turismoko atari ofizialetik ere sartzeko aukera izango da.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta horretarako espreski prestatutako turismo pakete bat online saltzen den lehen aldia da, komerzializazioa bidaia agentzia baten bidez egiten bada ere. Enogastronomiari lotutako paketeak ez ezik Euskadi guztiko beste esperientzi mota batzuk eta natura edota kulturari lotutakoak ere merkaturatzen dira.

Bestalde, egitasmoaren sustapenari laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak “Euskadi Gastronomika” bi liburuxka argitaratu ditu. Bat bisitariari zuzendua, zerbitzu, ekintza eta klubeko partaideen zerrendarekin eta euren datu nagusiekin. Eta bigarrena, bitartekariei eta klubeko bazkideei zuzendua, jomugari eta eskualdeetako informazioarekin eta klubeko bazkideen zerrendarekin.

Bartzelonako gaurko ekitaldia euskal gastronomiaren dastaketa batekin bukatuko da eta datorren urriaren 17an Madrilen, euskal turismoaren merkatu garrantzitsua hau ere, Eusko Jaurlaritzak antzeko beste aurkezpen bat egingo du, hango kazetariei zuzendua.