Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2020ko urtarrilaren 22ko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, eta, zuzenketako, 2020ko urtarrilaren 27ko Ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 535
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/23
  • Argitaratze-data: 2020/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean eman zuen, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurararen deialdia egin zuenari buruzko Ebazpenaren hamabosgarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2020ko urtarrilaren 23an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko urtarrilaren 22ko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, eta, 2020ko urtarrilaren 28an, zuzenketako, 2020ko urtarrilaren 27ko Ebazpena argitaratzen da.

Bigarrena. Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.