Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko otsailaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1424
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/06
  • Argitaratze-data: 2018/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 6ko Ebazpenean, euskarazko testuan bakarrik (2018ko otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 30. zk.). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/759 (21/5) orrialdean, honela dio:

  1. Gaitasun fisikoaren proba, derrigorrezkoa eta ez baztertzailea, gaitasun fisikoaren proba. Proba hau 0tik 30 puntura bitartean baloratuko da.

Baina honela esan behar du:

  1. Hirugarren proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea, gaitasun fisikoaren proba. Proba hau 0tik 30 puntura bitartean baloratuko da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.