Kiroleko eta kirol-ikuskizunetako indarkeria izan da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin diren Parez-Pare jardunaldien gai nagusia

01.JPG

2018.eko otsailak 15

Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria aritu da Arkauteko mahai-inguruetako moderatzaile lanetan

Kiroleko eta kirol-ikuskizunetako indarkeria izan da Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin diren Parez-Pare jardunaldietan aztertu den gaia. Bertan egin diren bi mahai-inguruak Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak aurkeztu ditu, eta moderatzaile lanetan Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetako zuzendari Aitor Uriarte aritu da.

Lehenengo mahai-inguruaren gaia “Kirolaren eta kirol-ikuskizunen inguruko indarkeriazko jarrerak eta portaerak” izan da.  Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologia Graduaren koordinatzailea eta Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Desbideratzearen Soziologiako eta Delituaren eta Zigor Kontrolaren Soziologiako irakaslea den Juan Aldazek “Kirolaren fenomenoa kriminologiaren ikuspegitik” txostena aurkeztu du bertan. Bestalde, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Jarduera fisikoaren eta kirolaren deontologia eta soziologiako irakaslea den Javier Duránek “Indarkeriaren fenomenologia kirolean” txostena aurkeztu du.

Bigarren mahai-inguruaren gaia “Kiroleko eta kirol-ikuskizunetako indarkeriaren aurrean jardutea eta erantzuna ematea” izan da. Mahai-inguru horretan “Kiroleko eta kirol-ikuskizunetako indarkeriaren ondorio juridikoak” txostena aurkeztu du Cadizeko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko eta Andaluziako Unibertsitate arteko Kriminologia Institutuko irakaslea den José Manuel Ríos Corbachok. Eta mahai-inguruko bigarren txostenean “Zehapen-araubidea: arau-hauste motak eta horiek ezartzeko irizpideak” gaia aurkeztu du Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako aholkulari juridikoa den Isabel García San Vicentek.