Gizarte-ekimenekoak izanik irabazi asmorik ez duten erakundeei zuzendutako laguntzak, gaixoen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako jarduerak EAEn garatzen dituztenean.
[bizi-kalitatea]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. Agindu honen helburua da laguntzetarako deialdia egitea, gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak EAEn egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten gizarte-ekimeneko elkarteentzat.
2. Laguntza hauen xedea da 2016ko urtarriletik azarora bitartean eginiko jarduerak finantzatzea; jarduera horien helburuak hauek dira:
a) Gaixotasunen bat duten pertsonen kolektiboei eta haien familiei trebetasunak eta baliabideak garatzen laguntzera bideratutako jarduerak, beren burua zaintzeko ahalmena maximizatzeko eta autonomia areagotzeko.
b) Gaixoei laguntza eta jarraibideak ematea gizarte- eta osasun-premietan.
c) Gaixoek eta haien familiek gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa sakontzea.
d) Gaixoek osasun aldetik besteekiko dituzten desberdintasunak gutxitzea.
Aurrekontuko zuzkidura
300.000 eurosMuga
Jarduerarako diru-laguntza erabil daiteke entitateko soldatapeko langileen kostuak ordaintzeko, langileek jarduera horretan egindako lanari dagokion proportzioan, eta zenbateko osoaren % 10 erabili ahal izango da zeharkako kostuak ordaintzeko. Zeharkako kostuak dira entitatearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak diru-laguntza jaso duen jarduera bat egiteko, zuzenean jarduera jakin horri ez dagozkion arren.
Honako hauek ez dira diruz lagunduko: finantza-gastuak, lizentziak, inbertsio-gastuak, berandutze-errekarguak, zergak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ez ordaintzeagatik ezarritako zehapenak, behar ez diren gastuak, laguntzaren xedearekin edo jarduera gauzatzearekin lotuta ez dauden gastuak, ekonomiaren eta efizientziaren printzipioen kontrakoak diren gastuak, interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak, eta prozedura judizialen gastuak. Hala badagokio, 13. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak zehaztuko ditu gastu horiek
Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez ditu gaindituko honako muga hauek: eskatutako zenbatekoa; diruz lagun daitekeen gastuaren guztizko aurrekontuaren % 80; proiektu bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa; elkarte onuradun bakoitzeko 15.000 euroko zenbatekoa.
Emandako laguntzaren % 100 ordainduko da laguntza onartu eta diruz lagundutako proiektua egin ondoren, elkarte onuradunak justifikatu eta gero diruz lagundutako proiektua egin dela eta proiektu horren guztizko gastua zein izan den.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte:
¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99)
¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00)
¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017175
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031548
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022718
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0088703Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebatzi eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko epea gehienez ere lau hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea