Azken eguneratzea: 2007/06/26
Turtziozeko Manifestuaren 70. urteurrena
Jaurlaritzak Turtziozen egin du bilera frankismoa arbuiatu eta diktadurako biktimei elkartasuna adierazteko
Jaurlaritza Turtziozen egindako bileran. JB
Jaurlaitza Turtziozen egindako bileran. JB

Eusko Jaurlaritzak bere ohiko Gobernu Kontseilua Bizkaiko Turtziozko "La Puente" Jauretxean egin du, hain zuzen, erbestera atera  aurretik José Antonio Agirre Lehendakariak presiditutako azken bileraren Akta sinatu zen tokian.

Kontseilua Turtziozen eginik, Jaurlaritzak frankismoa arbuiatu eta 40 urtez diktadurapean bizi izan ziren biktimak gogoratu nahi izan ditu. Gobernu kideen eta Batzar Nagusietako Presidente Ana Madariagaren aurrean eginiko hitzaldian, Lehendakariak lehen Eusko Jaurlaritzak garai “oso zailak ” bizi izan zituen arren,   askatasunaren eta giza eskubideen alde aritu zirela nabarmendu du. Halaber, Agirrek, Eusko Jaurlaritzak bere tokian jarraituko zuela esanez utzi zuela Euskadi erbestera atera aurretik.

Ibarretxek “etorkizuneko tresna gisa Eskubide Historikoak errekuperatzearen alde egin du.  Eskubide Historikoak dira euskaldunen benetako konstituzioa eta bere egunerapenak ahalbidetuko du Espainiarekin eta   beste lekuekin paktu egitea ”.

Juan José Llano alkateak eta udalbatzak ohorezko harrera egin die Lehendakaria eta Jaurlaritza osoari Udaletxeko Plazan, Agirre Lehendakariaren bustoa eta Turtziozeko Adierazpenaren oroimen plaka dauden tokian, hain justu.

Bilera amaitu ondoren, Lehendakariak Avellanedako Batzar Etxean, Gernikako arbolaren kimuaren ondoan, Turtzioz-eko Manifestuaren kopia eman dio Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Madariagari.

Ekitaldi honekin Jaurlaritzak amaitutzat jo ditu gerraren 70.urteurrenaren oroimenez antolatutako ekitaldiak.

Lehendakariaren hitzak.Word
 
Lehendakariaren adierazpenak (Real Player)