Azken eguneratzea: 2007/04/19
Intxortako borroketako gudariei egindako omenaldian
Intxortako Atea totalitarismoari eta indarkeriari betiko ixtearen alde agertu da Ibarretxe
Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria Intxortako borroketan parte hartu zuten gudariekin.
Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria Intxortako borroketan parte hartu zuten gudariekin. J.B.

Intxortako Frontean Euzko Gudaroztean borrokan aritu ziren gudariei egindako omenaldian parte hartu du Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Elgetan. Sentsibilitate politiko ezberdina izanagatik Euskal Herriaren askatasunaren alde egin zuten pertsona guztiei esker ona agertu die Ibarretxek Eusko Jaurlaritzaren izenean, "haiei esker lortu baitzuen herri honek gobernu zilegia". "Elgeta Euskadiren defentsaren ikurra izan zen", azpimarratu du.

"Intxortako Atea" Juan Jose Arangurenek egin eta gaur inauguratu den eskulturari dagokionez, ate horrek betiko egon behar du "totalitarismoari eta indarkeriari" itxita, Ibarretxeren ustez. Gainera, etorkizunari eta Euskal Herriaren nortasunaren eta askatasunaren defentsa demokratikoari irekita egon behar du.

Bestalde, Lehendakariak esker ona agertu die bai "krimen horiek" jasan izan zituzten herritarrei, baita Euskadiren alde beren bizitza eman zuten gudariei ere.

Ondoren, Ertzaintzaren Konpainiako bi kidek lore eskaintza egin dute Intxortako Atea eskulturan, Lehendakaria, gudariak eta omenaldian parte hartu duten euskal erakundeetako ordezkariak izan dira.

Inaugurazioaren ostean, Ibarretxek 1980an Pablo Beldarrainek inauguratu zuen monolitoa bisitatu du. Bisita horretan Beldarrain komandantearen alarguna eta senitartekoak izan ditu lagun. Martiartu batailoiaren arduradun nagusia izan zen Beldarrain eta Intxortako erasoen defentsaren diseinua egin zuen 1937an.

Ekitaldiaren bideoa (Real Player)