Azken eguneratzea: 2008/12/30
Bakarkako enpresarioen, profesional autonomoen, enpresa txiki eta ertainen finantza egitura egokitze aldera finantza laguntzako Programa
Euskadiko Administrazioaren politika finantzieroaren tresna.
Ogasun eta Herri Administrazio saila

Funtzioak, besteak beste:

- Tesoreria zerbitzuak eskeini, Euskadiko administrazioaren zorraren gestio finantziaroa.
- Erakunde autonomoei, korporazio publikoei eta enpresa pribatu eta publikoei kreditoak eta abalak eman.
- Enpresa ez finantziarioei finanziatzen duten elkarte edo fundazioen giza kapitalean parte hartu eta bereziki elkarrren bermerako sozietataeen kapitalean.
- Finanziazioaren kontrola.

Finantzen Euskal Erakundearen obligazio patrimonialak Euskadiko Administrazioaren berma izango dute.

Erakunde hau martxan jarrriz, Jaurlaritzak bere programan azaldutako konpromiso bat betetzen du, errekurtso publikoen errazionalizazioari dagokiona, alegia.

Gai honetan erabili diren formula eta agente anitzak kontutan izanik, erakunde hau eratzea derrigorrezkoa zen.

Erakunde hau administrazioaren menpe egongo da eta orain arte erabiltzen diren tresna guztiak bilduko ditu politika finantziaroa errazionalizatuz. Espezializatua izango da, profesionala eta beraz, garapen ekonomian eta giza garapenean eragin zuzena duen arloa ekonomikoa hobetuko du.

Begi bistan dago beraz erakunde honen garrantzia, batez ere, krisi ekonomikoaren garaian. Kontutan izanik gainera, euskal enpresek duten arazorik nagusiena finanziazioarena dela.

Funtsezko tresna izango da beraz, gure pymentzat, gure arlo estrategikoentzat, gure hazkunderentzat, gure enpresen lehiakortasunarentzat eta enplegua mantentzeko.

Tresna hobezina izango da beraz, oso zaila izango den 2009 urterako onartutako aurrekontuetan aipatzen diren bermerako fondoa edota kredituentzat.