Lehendakaria Bilboko Guggenheim Museoko Patronatuaren bileraren buru izan da

2018.eko abenduak 17

Iñigo Urkullu Lehendakaria Bilboko Guggenheim Museoko Patronatuaren bileraren buru izan da. Ekitaldian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere egon da. 

Batzarrean, honako hauek ere izan dira: Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria, Bilboko alkate Juan María Aburto, Solomon R. Guggenheim Fundazioko zurendari Richard Armstrong, museoaren zuzendaria Juan Ignacio Vidarte, eta Euskera eta Kultura saileko foru diputatua Lorea Bilbao.

Bilera Museoko 303 galerian gauzatu da. Galeria honetan Bilboko Guggenheim Museoko obra onenetako batzuk aurkitzen dira. Batzarra amaitu ondoren, Patronatuko kideek ZERO Espazioa, bisitariak orientatzeko gela berria, bisitatu dute.