Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistikaren Agenteen Profilak - 2015

Arteei eta Kultura Industriei buruzko 2015eko Estatistikaren emaitzek hainbat analisi-maila egiteko aukera ematen dute. Horretarako, kontuan hartu da EAEko1, kulturaesparruetan diharduten 629 agenteri buruzko informazioa. Hala, sektoreko txostenek sektore bakoitzari buruzko datuak jasotzen dituzte ahalik eta modu zehatzenean.

Bestalde, Ikuspegiak txostenak interpretazioa egiteko aukera ematen digu agente guztien ustiapenetatik abiatuta, sektore guztiaren gaineko ikuspegia ardatz hartuta.

Txosten honek diru-sarreren araberako eragile profilak erakustea du helburua. Txostenak bi zati ditu. Lehenengo zatian, 2015. urtean profil bakoitzak dituen ezaugarri nagusien azterketa egiten da. Informazio grafikoa ere erabiltzen da, datuak errazago irakur daitezen.

Bigarren zatian, berriz, 2011-2015 epealdiko bilakaera taulen eranskina gaineratu da, serie historikoek dituzten xehetasunak aurkezteko asmoz.