Arautegia

Inprimatu

178/2012 DEKRETUA, irailaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuaren kide batzuk kargutik kentzeko eta kide berriak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4282
  • Xedapen-zk.: 178
  • Xedapen-data: 2012/09/18
  • Argitaratze-data: 2012/09/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bitartez Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen, euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Horretarako, hizkuntza ofizialetako edozein erabiliko da, bai eta bidezko adierazpideak, euskarriak eta bitartekoak ere.

Etxepare Euskal Institutua berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa sortu zen, Kultura Sailari atxikia. Aipatu apirilaren 20ko 3/2007 Legearen arabera, haren organo nagusiak Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta Zuzendaria dira.

Lege horren beraren 7.2 artikuluak xedatzen duenez, Patronatuko kideak izango dira, besteak beste, euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten hamabost kide, eta kide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu. Horretaz gainera, 7. artikuluko 3. paragrafoan zehazten du berezko kideak ez direnak lau urterako izendatuko direla, eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango direla berriz, baina beste behin bakarrik.

Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, bestalde, II. kapituluan xedatzen du Institutua kide anitzeko bi organok Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua, eta pertsona bakarreko organo batek Zuzendaria osatuko dutela, eta horien osaera azaltzen du.

Maiatzaren 13ko 88/2008 dekretu horrek, 10.2 artikuluan, dio Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko dituela euskal letra, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten Patronatuko kide ez-berezkoak, lehendakari exekutiboaren proposamenez.

Horretaz gainera, 10. artikuluko 4. paragrafoan zehazten du berezko kideak ez direnak lau urterako izendatuko direla, eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango direla berriz, baina beste behin bakarrik. Epe hori amaitutakoan ere jarraituko dute beren funtzioak betetzen, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.

Hori guztua kontuan hartuta, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kideak izendatzeari ekin zitzaion ekainaren 24ko 120/2008 Dekretuaren bidez eta, izendapenetik lau urteko epea igaro denez eta, gainera, Eusko Ikaskuntzaren ordezkariak aldatu direnez, bidezkoa da berezkoak ez diren Patronatuko kideak berritzea eta haien izendapena egitea.

Horrenbestez, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7. artikuluan Institutuaren Patronatuaren osaera arautzen duena ezarritakoarekin bat, Kulturako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2012ko irailaren 18ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkariak:

    1. ª José Olaziregi Alustiza andrea

      Marta Monfort Ayestaran andrea

      Filgi Claverie Michelena jauna

      Miren Jaio Atela andrea

      Josu Erguin Aramburu jauna

      Jon Bagües Erriondo jauna

      Itziar Idiazabal Gorrotxategi andrea

      Aurkene Alzua Sorzabal andrea

  2. Eusko Ikaskuntzaren ordezkariak:

    José María Muñoa Ganuza jauna

  1. Euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkariak:

    Daniel Angel Castillejo Alonso jauna

    Idoya Zabaleta Morán andrea

    ñaki Salvador Gil jauna

    Koldo Tapia Garmendia jauna

    José Antonio Fernández Gutiérrez

    1. ª. del Coro Navarro Echeverria andrea

      Eva María Salaberria Artano andrea

      Francisco Valderrama Arrieta jauna

  2. Eusko Ikaskuntzaren ordezkariak:

    Ignacio María Dorronsoro Plazaola jauna

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen 2012ko irailaren 18an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.