38. Klima-aldaketa Arintzeko eta Klima-aldaketari Egokitzeko Lege-proiektua

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Klima-aldaketaren aurka borroka egitea: emisioak arintzea eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea.

Beste helburu batzuk
  • Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko politika zuzenduko duten printzipioak ezartzea.
  • Europako Parlamentuak onartutako 20/20/20 Plana betetzen laguntzea: %20 gutxitzea CO2ren emisioa, %20 gutxitzea energiaren kontsumoa eta energia primarioaren %20 iturri berriztagarrietatik lortzea.
  • Klima-aldaketaren esparruko eskumenen banaketa egitea EAEn.
  • Klima Aldaketaren Euskal Bulegoaren funtzionamendua arautzea.
  • Klima-aldaketa eragin dezaketen emisioak arintzeko ekintzak arautzea.
  • Klima-aldaketari egokitzeko ekintzak arautzea.
  • Kontrol- eta jarraipen-mekanismoak ezartzea.
  • Parte-hartzea eta informazio publikoa arautzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • EAEko sektore ekonomikoak, bereziki industria-sektorea.
  • Administrazio publikoak: Toki-administrazioak eta Administrazio Orokorra (esparru hauek: etxebizitza, garraioak, nekazaritza, ingurumena, industria, energia…)

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Administrazio publikoetan: inbertsioak eta beste gastu batzuk egitea, klima-aldaketa arintzearen eta hartara egokitzearen esparruko betebeharrak betetzeko. 2007ko abenduan, Gobernu Kontseiluak Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana onartu zuen. Dokumentu horri lotutako Memoria Ekonomikoan, Eusko Jaurlaritzako sailek hartan aurreikusitako ekintzak egiteko hartutako aurrekontu-konpromisoak jaso ziren; ekintza horiek orain legea onartzearen ondorioz egin beharrekoen parekoak izan zitezkeen. Zehazki, memoria horretan adierazi zen 2008-2012rako Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Planean eragina duten bitarteko publiko guztien kopurua 652,5 MM euro zela; kopuru horretan, 98,5 MM euro bitarteko berriak ziren, 2008ko ekitalditik aurrera Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu orokorrei gehitu beharko zitzaizkienak.

Sektore pribatu industrialean: inbertsioak egitea, Legeak arintze-esparruan ezarritako betebeharrak betetzeko.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko bigarren hiruhilekoa
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2009/11/012009/12/01Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea2009/12/012010/09/27Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea2010/09/272010/11/02Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak2010/11/022011/05/13Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2011/05/132011/05/22Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena2011/05/232011/05/24Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/05/242011/06/17Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/14