Argitalpen-data: 2016/12/12

Donostian, Babes Ofizialeko 6 Etxebizitzako sustapenean izena ematea

Donostiako udalerrian babes ofizialeko 6 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Britac Proyectos S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Donostiako eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2016ko abenduaren 12a eta 2017ko urtarrilaren 12a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez.

2017ko urtarrilaren 17an web gune honetan eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Andia 13, behea PK 20004 - Donostia) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Britac Proyectos S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 6
  • Kokapena: Partzela 1, IN.03.2 azpisektorea, LOURDES ENEA, Zubiaurre pas. 110, DONOSTIA
  • Etxebizitzen gehienezko prezioa: 156.853,67€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:
BRITAC PROYECTOS S.L.
Tranbia Ibilbidea 2,
20115 ASTIGARRAGA
Tlf. 943 55 66 99       

info@urumeaberri.com