Eusko Jaurlaritzak hamabi udal eta kontzeju lagundu ditu, paisaian jarduteko planak idatz ditzaten

Meatzaldea_05_03_15_(3).JPG

2015.eko abenduak 01

  • Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bitartez, askotariko inguruneak dituztela xede: ibaialdeak, industria-guneak, kostaldeak, korridoreak nahiz meategiak.

 VG, 15/12/02

Eusko Jaurlaritzak hainbat diru-laguntza eman ditu Paisaian Jarduteko Planak idazteko. Askotariko ingurune-motetara bideratuko dira: ibaialdeetara, industria zein kostako guneetara, korridoreetara nahiz meategiei lotutako paisaietara.

 Guztira 271.283,40 euroko aurrekontua bideratu zaie; horiekin, idazketaren ordainsarien % 90 lagunduko da diruz. Gehienez 30.000 euro emango dira plan bakoitzeko, harik eta kreditua agortu arte. Deialdira 30 eskaera aurkeztu ziren, epez kanpo horietako asko; beste batzuek, berriz, kreditua agortuta aurkitu dute jada.

Diruz lagundutako udalerrien artean, honako hauek: Gipuzkoan, USURBIL (Oria ibaia), DONOSTIA (Lauhaizeta), ASTIGARRAGA (Santiagomenditik Landarbasorako korridorea), EZKIO-ITSASO (Santa Luzia-Alegiako bailara); Araban, IRUÑA OKA (Zadorra ibaiaren ertzak, Iruña Okatik igarotzean) eta ATAURIko Kontzejuan (Atauriko asfalto meategiak); Bizkaian, GERNIKA-LUMO (Oka ibaiaren inguruak), ZARATAMO (Arkotxako industriagunearen inguruak), LEKEITIO (udalerrian), GETXO (Arrigunagatik Begoña lurmuturrerainoko itsasaldea); ZALLA (Cadaguako Errege-bidea, Mellatik Mimetizera) eta ORTUELLA (Ortuellako Leihoa).