Hogeita hamar udalerriri beren toki-mapak eguneratzen lagunduko dio Eusko Jaurlaritzak
2015.eko abenduak 01
- Erdiek paperezko inprimaketaren aldeko hautua egin dute; nolanahi ere, urtetik urtera gora egiten du eskari digitalak.
- Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzaren www.geo.euskadi.eus mapa-bisoreak kontsultak errazten ditu
VG, 15/12/01
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak laguntza sorta bat eman dio Euskadiko hogeita hamar udalerriri, beren tokiko mapak presta ditzaten, euskarri desberdinetan. Guztira, 200.000 euro bideratu ditu laguntzotara. Udalen erdiek paperezko mapa klasikoa inprimatzeko aukeraren alde egin dute; nolanahi ere, urtetik urtera gorabidean doa hautabide digitala.
Lurralde Politikako sailburuordeak, Izaskun Iriartek, azaldu duenez, «hogeita hamar laguntza horietatik, 12 Gipuzkoako udaletara bideratu da (% 40); 10 Bizkaikotara (% 33) eta 8 Arabakotara (% 27). Udalerriko mapa digital bat –eta aukeran, paperezko kopiak ere bai– egiteko gastuak diruz laguntzea da helburua: hau da, mapa topografikoetan irudikatu ohi diren elementu guztien bilketa egitearen, horiek berrikustearen eta kokalekua zehaztearen, eta gutxienez, elementu hauek sartzearen gastuak: toponimia, kale-izendegia, eta interes publikokoak diren hiri-elementuak, zerbitzuak eta instalazioak».
Udal webgune bakoitzak bere mapa-bisore korporatiboa erabiliz argitaratuko du bildutako informazioa, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzaren Herri Lan eta Ingurumen Plangintzako Zuzendaritzaren www.geo.euskadi.net mapa-bisorea baliatuz. Azken bisore hori udal bakoitzaren webgunean sartzeko gaituta dago. Diru-laguntzek ez dute ezein kasutan gaindituko 12.000 €-ko kopurua.
Emandako diru-laguntzen zerrenda:
|
Udala |
Populazioa |
*Diru-laguntzak |
|
EUSTAT 2014 |
Onartuak |
|
|
Abaltzizketa |
319 |
5.917,10 |
|
Amurrio |
10.280 |
5.990,75 |
|
Antzuola |
2.241 |
7.117,57 |
|
Añana |
177 |
7.099,26 |
|
Armiñon |
230 |
7.099,73 |
|
Arraia-Maeztu |
710 |
7.103,99 |
|
Baliarrain |
132 |
5.915,73 |
|
Bilbo |
344.443 |
8.872,11 |
|
Burgelu |
645 |
5.919,51 |
|
Errezil |
602 |
7.103,03 |
|
Eskoriatza |
4.121 |
5.945,21 |
|
Forua |
950 |
7.106,12 |
|
Gamiz-Fika |
1.340 |
7.109,58 |
|
Gatika |
1.617 |
7.112,03 |
|
Getaria |
2.696 |
5.934,67 |
|
Gorliz |
5.664 |
7.147,94 |
|
Iruraitz-Gauna |
541 |
5.918,74 |
|
Lemoa |
3.573 |
5.941,16 |
|
Lizartza |
671 |
5.919,70 |
|
Maruri-Jatabe |
934 |
7.105,98 |
|
Muxika |
1.440 |
7.110,47 |
|
Okondo |
1.151 |
7.107,90 |
|
Orendain |
191 |
5.916,15 |
|
Orexa |
114 |
5.915,58 |
|
Otxandio |
1.298 |
7.109,21 |
|
Erribera Beitia |
1.474 |
7.110,77 |
|
Sestao |
27.859 |
7.344,86 |
|
Villabona |
5.769 |
5.957,39 |
|
Zegama |
1.531 |
7.111,27 |
|
Zizurkil |
2.941 |
5.936,49 |
|
Guztira: |
200.000,00 |
|
.