Argitalpen-data: 2017/10/13

Basaurin, Babes Ofizialeko 19 Etxebizitza sustapenean izena ematea

Basauriko udalerrian babes ofizialeko 19 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Sartriges S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitano Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2017ko urriaren 13a eta 2017ko azaroaren 13a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2017ko azaroaren 20an web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan eta Bizkaiko Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Kale Nagusia, 85 – 48011 Bilbao) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Sartriges S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 19
  • Kokapena: San Miguel Berria – BASAURI
  • Etxebizitzen prezioa: 168.000€ eta 171.285€ bitartekoa (BEZik gabe)  

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

SARTRIGES S.L.

Lehendakari Agirre 55

48970 BASAURI

Tfnoa: 94 440 72 53

www.sanmiguelberria.com