Jardunaldia: Euskadiko Natura 2000 Sarearen Europako finantziazio aukerak
AURKEZPENA
Natura 2000 Sarea naturguneen europar sarea da, Europako espezie eta habitat baliogarrien biziraupena bermatzeko sortua. Euskadin 150.000 ha baino gehiago daude sarearen barnean, hau da, lurraldearen %21.
Natura 2000 Sarearen kudeaketak hainbat erronka ditu. Baliabide ekonomiko eta giza-baliabide mugatuez gain, finantziazioa lortzeko bideak hobetu behar dira, baita elkarlanerako ereduak garatu ere naturgune babestu horietan parte hartzen duten profesionalen artean.
Egoera honetan, Fernando González Bernáldez Fundazioak eta EUROPARC-Españak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, jardunaldi hau aurkezten dute, ondorengo helburuekin:
- Jakitera eman Natura 2000 Sarea finantzatzeko dauden Europako funtsak eta programak
- Azaldu ezagutza-lortzea gako-tresna dela Natura 2000 Sarea kudeatzeko
- Hausnartu nola txertatu egokiago Natura 2000 Sarea Europako finantziazioan
Jardunaldi hau Natura 2000 Sarearen kudeaketa eta landa garapenerako ekintzak lehenestea eta Europako funtsen erabilera eraginkorra proiektuaren barnean dago, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzaturik, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Fundación Biodiversidad-ek duen Empleaverde Programaren bitartez,
Jardunaldiak EUROPARC-Españak bultzaturiko Gizartea eta Eremu Babestuak 2020 Programa-ri, ere laguntzen dio, zeinen helburua gizartearen ongizatean eremu babestuek duten eragina hobetzea den. 2020rako Programak dituen helburuetako bat da biodibertsitatearen aldeko ekintzak
txertatzea dauden Europako finantziazio-sistema ezberdinetan.
JARDUNALDIRA DEITUAK
Jardunaldia, Euskadin bizi diren kontserbazio eta landa garapena arloetako profesionalei bideratuta dago, arlo publikoko zein pribatuetakoak.
PROGRAMAREN AURRERAPENA
9:30 Ongietorria eta parte-hartzaileen aurkezpena
- Posibilidades de financiación europea para la Red Natura 2000 en el País Vasco en el periodo 2014-2020. Visión general (PDF, 469 KB). Francisco Rivero. EUROPARC
- RED NATURA 2000, actuaciones y financiación autonómica. Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático (PDF, 2 MB). Marta Rozas. Gobierno Vasco
- Programa operativo País Vasco FEDER 2014-2020 (PDF, 1 MB). Aitor Romero. Gobierno Vasco
11:00 Elkarrizketa-kafea
- Bid Rex Proiektua: kontserbazio lehentasunak eskualde garapenerako politikekin lotzea (PDF, 2 MB). Marta Iturribarria. Gobierno Vasco
- Medidas PDR Castilla-La Mancha 14-20 desarrolladas desde la dirección general de política forestal y espacios naturales vinculadas a los planes de gestión de la red Natura 2000 (PDF, 3 MB). Miguel Ángel Rubio. Gobierno de Castilla-La Mancha
13:00 – 14:00 Bazkaria (antolatzaileek ordainduta)
- Euskadiko Lehentasunezko Ekintza-Marko berriaren aurrerapenak(PDF, 2 MB). Pedro Areta. Ekolur. Kaizen
- Etorkizunerako erronkak, elkarlana
16.30 Jardunaldiaren amaiera
Parte hartzen dutenek bertaratze-ziurtagiria izango dute.
Jardunaldira etorri nahi duten pertsonek ondorengo dokumentazioa bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: francisco.rivero@fungobe.org
- Izen-emate eskabidea
- NANaren kopia
- 2018ko uztailako edo abuztuko lansari-orriaren goiburua edo autonomo-kuotaren ordainketa
Izen-emateari buruzko informazio guztia helbide honetan dago eskuragai: http://www.redeuroparc.org/RN_y_Fondoeuropeos
“EGF-rekin batera finantzatutako doako ekitaldia. Trebakuntza eta kalitatezko enplegua lortzea”