Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Adierazleak 2013

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Eragiketa estatistiko honen xedea da laburbiltzea ingururumen arloan eskuragarri dagoen informazioa, gehienbat Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak berak jorratutako beste eragiketa estatistiko ofizialetatatik abiatuta lortutako informazio kopurua, mugatua eta esanguratsua. Eragiketa estatistiko honek sailaren egitarauetan eta planetan hartutako konpromisoetan egongako hobekuntzak ebaluatzea ahalbidetzen du. Horren harira, sintesi eragiketa estatistiko hau Ingurumen Esparru Programan ezartzen diren helburuak ebaluatzera bideratzen da, bertan islatzen baitira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, ingurumen babesa eta hobekuntzari begira, dauzkan politika eta ekintza jarrerak. 2013ko Ingurumen Adierazleak urte bereko Eskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Profilaren barnean daude, eta 2011-2014 III. Esparru Programa amaitzear dagoelarik gauzatzen da. Hori dela eta, ingurumenaren esparru hurrengo programazioaldirako ezarriko den ingurumen politikaren lehentasunak definitzeko erabiliko du dokumentu hau Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak.