Berdintasunerako administrazio-unitatea

 

 

 

Berdintasunerako Administrazio-Unitatea 4/2005 Legeak (11. artikulua) sortu eta 213/2007 Dekretuak, azaroaren 27koa, araututako egitura da. Bere funtzio nagusia da Sailean bedintasunerako politikak bultzatzea eta koordinatzea. Gainera, saileko zuzendaritza eta arloekin, eta baita bere erakunde autónomo eta ente publikoekin ere, elkarlanean arituko da 4/2005 Legeak eta Eusko Jaurlaritzak legealdi bakoitzean onartutako Planean ezarritakoa gauzatzeko.

Kontaktua: hezkuntza-berdintasuna@euskadi.eus

 

 

Beldur Barik

Beldur Barik! programa, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. Programa 2009an jarri zen abian. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du 

BEGIRA

 

Begira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitako batzordea da, aholku- -emaile eta topagune. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko.

Halaber, komunikabide publikoek zabaldutako edukiek kode etikoak izan eta aplika ditzaten sustatzen du, eta komunikabide pribatuekin akordioak egitea bultzatzen du, komunikazioa berdintasun-printzipiora egokitu dezaten

Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II Akordioa

2009ko otsailaren 3an, II. Hitzarmena izenpetu zen, batetik, 2001eko erakunde arteko I. hitzarmenaren edukiak inguruabar berrietara egokitzeko -batez ere legeetan egindako aldaketetara eta ordutik izandako gertakarietara-, eta bestetik, protokoloak, lankidetza-akordioak eta bestelako tresna juridiko batzuk osatzeko. II hitzarmenean, erakunde sinatzaileek hartutako konpromisoak eta jarduera-protokoloak jasotzen dira, hainbat eremutan esku-hartzeko: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa, hezkuntza - arloa eta abokatuen elkargoak. Akordio-markotzat hartzen da, zeina garatu, zehaztu eta egokitu egin daitekeen, esku hartzeko eremuen arabera