14. Baliabideen banaketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundien ekarpenak zehazteko metodologiaren Legea, 2014-2018 urteetako aldiari aplikatzeko

Legearen proiektua hasi gabe
Informazio gehigarria

2016ko uztailaren 27ko Gobernu Kontseiluan hartutako erabakiaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko lege aurreproiektua lege proiektuak ordezkatzen du,  2016ko apirilaren 26ko Gobernu kontseiluan onartu eta Legebiltzarrean tramitatzeko bidali zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko uztailaren 28ko 12/2016 Lege modura onartu zen.

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ogasuna eta Finantzak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko finantza-harremanen erreferentzia-esparrua eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuko 41.2 artikuluko e) idatz-zatiko baldintzak betez.

Beste helburu batzuk

Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketaren ondorio diren baliabideak 2014-2018 bosturtekorako EAEko erakunde publikoen artean banatzeko metodologia zehaztea. Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan erabakita, 27/1983 Lege, azaroaren 25eko, autonomia-elkarte osorako erakundeen eta bertako kondaira-lurraldeetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzkoan, 22. artikuluan, xedatutakoaren arabera

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Foru-aldundiak.
  • Udalak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2014ko lehen seihilekoan.
Azken aldaketa: 2016/09/19