60. Euskarako Titulu eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua sortu eta arautzen duen Lege-proiektua

Legearen proiektua elaborazioan (2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helburuak eta Sektoreak

Euskarako Titulu eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua sortu eta arautzea.

       Erregistroak administrazio-izaera izango du, eta Eusko Jaurlaritzari atxikita izango da, hizkuntza-politikaren arloan eskumena izango duen administrazio gisa. Erregistroa antolatu eta kudeatzeko ardura izango du.

       Erregistroa doako funtzionamendudun zerbitzu publikoa izango da, eta euskararen ezagutza egiaztatzeari buruzko informazio ofiziala emango die administrazio publikoei eta herritarrei.

Beste helburu batzuk

       Erregistro bateratuan bilduko da lehendik dauden Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren mendeko erregistro jakin batzuetako informazioa.

       Bildutako informazioa ikusi ahalko dute administrazio publikoek eta herritarrek, eta ikusgarri izango da pertsona bakoitzak lortu dituen askotariko euskarako ziurtagiriei buruzko informazioa, nahiz eta ziurtagiriak askotariko esparruetan lortu.

Eraginpeko gizarte-sektoreak

       Administrazio publikoak; erregistro bateratura sartzeko aukera izango dute, eta beren zerbitzura dauden langileek edo administrazioek eskainitako lanpostuak betetzeko lehiaketetan edo hautaketa-prozesuetan parte hartu duten pertsonek dituzten euskara-ziurtagiriei buruzko informazio eguneratua eskuratu ahal izango dute.

       Herritarrak, oro har; herritar orok aukera izango du erregistro bateratura sartzeko, eta berak lortu dituen euskara-ziurtagiriei buruzko informazioa eskuratzeko, bai eta lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitza Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komuneko zein mailaren baliokide den ikusteko ere.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2012ko bigarren seihilekoa
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. 2011/06/152011/07/05Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/07/062011/09/30Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea2011/10/012011/11/30Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2011/12/012012/06/01Hasita
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/06/012012/06/11Hasi gabe
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena. 2012/06/122012/06/26Hasi gabe
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/06/262012/06/30Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/14