Ikuspegi sozio-sanitarioa XIII Bioetika Kongresu Nazionalean

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Euskadiko etika komiteko profesionalak

Urriaren 19,20 eta 21ean Burgosen ospatu zen XIII Bioetika Kongresu Nazionala. Antolatzailea: Bioetika funtsezkoa eta klinikoa Elkartea. Titulua: “Eudaimonia. Baloreak eta bizitzaren osotasuna”

Besteak beste, kongresuaren gai nagusi bat zoriontasuna aurkitzea izan zen: zoriontasuna aurkitzea ez gozamena bilatzeko, bakoitzak dituen helburuk betetzeko eta nork bere burua garatzeko , baizik

Euskal Herriko partaidetza zabalak nabarmendu egin du, gizarte eta osasun eremuetan kultura etikoari ematen ari zaion bultzada. Batez ere, dauden etika komiteetatik (asistentzialak edo gizarte esku-hartzeak) edo Euskadiko komite etikoen Batzorde Sozio-sanitariotik.

Ikuspegi sozio-sanitarioa bioetikan

Ikuspegi sozio-sanitarioa bioetikan sartzea ahalbideratu zen “Bioetika eta Sozio-sanitario eremua” izeneko mahai-ingurua garatuz. Aipatutakoan ondorengoak entzun ziren: gizarte zerbitzu komiteetan egondako aurrerapenei buruzko hausnarketak eta lagungarria izan daitekeela gizarte arretaren kalitatea hobetzeko. Guztiz aberasgarria izan zen, bai azalpena eta ondoren sortutako eztabaidagatik hitzaldietako bat (esku-hartze sozio-sanitario testuinguruan, tratu ona edo tratu txarra ematen den egoerei buruzkoa). Parte hartzailea Marije Goikoetxea izan zen, dependentzia edo desgaitasun egoeran dauden pertsonei ematen zaien tratu ona edo txarra gaian aditua dena.

Arrasto sozio-sanitarioa beste ponentzia batzuetan igarri zen eta agerian utzi zuten osasunak gaixotze prozesuan duen ikuspegi zabala eta integrala.

Abel Novoa (NoGracias Plataformako presidentea). Bere ponentzian hausnarketa egin zuen osasun gastuaren igoeraz eta osasunaren hobekuntzan, aipaturiko  faktoreak duen erlazio ezan. Susmoa daukagu gain-tratamendua dagoela, bere ponentzian hausnarketarako datu bat ematen digu: prestazio sanitarioei esker lortzen diren osasun onurak, soilik % 10 dira. A.Novoak azpimarratu zuen, sanitate gastua estutzearen beharrizanean, ez osasuna. Gizarte zerbitzuetan, etxebizitzan eta ingurumenean inbertsioa gehitzeko helburuarekin; baloratu behar dela gastuaren birbanatzea.

Beste ponentzia batzuen gaiak ondorengoak izan ziren: eguneroko bizitzako ondoezen psikitriazioa; osasunaren egokitzapena (helburua gaixotasuna sendatzea izatetik, gaixotasunaren ibilbidea aldatzea izatera pasatzea), koordinazioaren beharrizana (maila asistentziala eta sistema asistentzialaren artean), historia klinikoan beste datu bat bezala sartzea gaixotasunaren narratiba eta pertsonen bizitzaren narratiba.

Topagunea eta hausnarketa

Aurkeztu ziren komunikazioak topagune eta hausnarketa guneak bilakatu ziren. Izan ere, zenbait gai jorratu ziren: Apps-etan osasunari buruzko datuak sartzea; komite desberdinen jarduerak; intimitatea, medikuntza defentsiboa; arretaren planifikazioa profesionalen esku-hartze proaktibo gisa.

Beste diziplina batzuetatik hausnarketa eragiten zuten jardueren programazioari begiratuta nabarmendu beharrekoa: Ana Mateos andrearen (CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala) hitzaldia. Ondorengo gaiaz aritu zen: giza espeziaren zainketa eta eboluzio ikerketaren bidez ezagutzen ari garena. Bere ondorioa: Ikerketaren arabera, gizakia ebolutiboki zaintzeko diseinatuta dago.

Etika narratiboak bere espazioa izan zuen. Guztiz interesgarria izan zen, dramatizatutako testu baten bidez egindako ikerketa (“Juana I erotasunaren hazia”.), izan ere osasun mentalaren gaia jorratu zen.

Gai hauei buruz hitz egin zen: bizitza eta etikan humorea ere existitzen da; etikari esker norbera hobeto sentitu daiteke; deontologia; etika profesional mailako erlazioetan, erakundeetan baloreak.

Zita adituekin: Jesus Conil eta Diego Gracia

Jesus Conill (Balentziako unibertsitatea, Filosofia moral eta politiko arloan katedraduna) filosofia aristotelikoa ondo ezagutzen du. Bere eskutik eudaimonia ezagutzera eman zen filosofia praktikoan. 

Diego Garcia (honoris causa doktorea Limako San Marcos Unibertsitatetik 2003 urtean eta Argentinako Cordoba Unibertsitate Nazionaletik 2006 urtean). Amaiera hitzaldian gai hau jorratu zuen: Zoriontasunaren paradoxa "Beharrezkoa baina ezinezkoa" Gai hau garatu zuen: mendebaleko filosofian zein izan den zoriontasunaren ideiak izan duen ibilbidea, Aristotelesetik hasita, filosofia kantikatik jarraiki eta amaitzeko zoriontasunaren ideia XIX mendetik gaur arte. Graciak ondorengoan sakondu zuen: oso zaila dela baliokidetzea gure zoriontasunaren ideia , zoriontasuna lortzeko proiektuekin eta errealitatean irudikatzeko. Hitzaldiaren amaieren aholku hau eman zuen: izan esperantza eta ez itxi atea izan ere,  noizbait posible izango zoriontasunaren ideia  eta zoriontasunaren lorpena bat izatea.