06. Merkataritza-jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen laugarren aldaketaren Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Egungo legean turista asko hartzen dituzten inguruen erregulazioa sartzea, eta haien deklaraziorako administrazio-prozesua zehaztea.

Gaur egun arte, Euskal Autonomia Erkidegoan, merkataritza-ordutegien erregulazioan ez zegoen inolako aipamenik inguru horiei buruz. Udalen batek horrelako inguruen estatusean egoteko interesa zuela jakitean, prozesua erregulatzeko beharra sortu da.

Beste helburu batzuk
  • Merkataritza-antolaketaren erregulazioa osatuz joatea, eta kontuan hartzea zer behar berri dituen sektoreak eragiten dion errealitate ekonomikora egokitzeko prozesuan.
  • Merkataritza-ordutegiak araudi bidez berriz erregulatzeko aukera ematea, eta izapidea azkartzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Txikizkako merkataritza-banaketaren sektorea.
  • Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
  • Beste herri-administrazio batzuk; batez ere toki-erakundeak, beren proposamenaren bidez deklarazio-prozesua abiarazi baitute.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2014ko bigarren seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2013/09/012013/09/16Amaituta
IkusiFase 2.1.:Sailburuak testu idatzia onartzea.2013/09/172014/05/31Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea.2014/06/012014/06/30Amaituta
IkusiFase 2.3: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2014/07/012014/11/30Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2014/12/012014/12/08Amaituta
Ikusi3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2014/12/092014/12/31Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea.2015/01/012015/01/31Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/14