Eusko Jaurlaritzak 500.00 euroren laguntzak iragarri ditu esnetarako behi ustiategietarako eta untxi hazkuntzarako

CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

2016.eko apirilak 12

• Helburua da ustiategiak mantentzen laguntzea, ahal den neurrian dituzten zailtasunak arinduta.

• Euskadiko abeltzainek jasoko dituzten laguntza zuzenek Esne Sektorearen Batzordean hartutako helburuetako bati erantzuten diote.

Apirilaren 12an Kontseiluak egindako bileran, esnetarako behi ustiategietarako eta untxi hazkuntzarako ustiategietarako aurten minimien erregimenaren pean emango diren laguntza zuzenak iragartzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak emandako agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.

2015eko irailean Esne Sektorearen Batzordean euskal exekutiboak hartutako konpromisoari erantzuten diote laguntzek, eta haien helburua da esnearen salmenta prezioen jaitsierak, lurraldearen zati batean ekoizpen kostuek izan duten igoerak eta sektorea berregituratzeko beharrezkoa den aparteko fondoak ekarritako likidezia arazoa arintzea.

2016an Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emango diren laguntzen bolumen osoa 500.000 eurokoa izango da gehienez.

Hauek dira baldintzetako batzuk:

• Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan kokatuta dagoen ustiategi baten titularra izatea.

• Ustiategia Euskal Herriko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean eta Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatuta egotea dagokion sailkapenarekin.

• Nekazari profesionala izatea, abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4.artikuluak ematen duen definizioaren arabera.

• Abereen trazabilitate, ongizate, higiene eta osasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzea, eta arlo horretako arauak hausteagatik zigortuta ez egotea deialdi honen aurreko azken hiru urteetan.

• Foru Ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharren ordainketak egunean edukitzea.

• Minimien erregimenaren pean 15.000 euroren laguntzak jasota ez izatea, kontzeptua edozein dela ere, ez deialdi honen aurreko bi zerga ekitaldietan, ez eta oraingo zerga ekitaldian ere.

Esnetarako behi azienden kasuan, laguntza eskuratzen duten ustiategiek gutxienez 20 abelburu eduki beharko dituzte, eta untxi hazkuntzarako ustiategien kasuan, berriz, gutxienez 100 untxi buru.

Laguntza eskaerak Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio eta, aurkeztu, Nekazaritzako Eskualde Bulegoetan zein Ekonomiaren Garapeneko Sailaren bulegoetan edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak aurreikusten dituen lekuetako edozeinetan. Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.