Azken eguneratzea: 2012/11/22

Aurtengo Gabonetarako Berlinen aleman-ikastaroa erreserbatzen baduzu, jarduera mordo bat izango duzu doan zure Gazte-txartelarekin

Aprobetxatu Gazte-txartelaren eskeintza.

Hobetu ezazu zure aleman-maila Berlinen datozen Gabonetako oporretan, eta jarduera-programa erabat doan lortuko duzu, zure Gazte-txartelari esker.  

Zure aleman-maila hobetuko duzu eta herri horretako Gabonetako tradizio guztiak ezagutu ahal izango dituzu. Eskolak eman ondoren eta jaiegunetan jarduerak egin ahal izango dituzu hiri osoan, baita txangoak eta kultura-bisitaldiak ere, zure ikaskide eta irakasleekin batera. Kultura-eskaintzarik handienetakoa duen eta gazteentzat erakargarrienetakoa den Europako hiriburuetako batez gozatu ahal izango duzu, eta aldiberean zure aleman-maila hobetuko duzu.  

Gazte-txartelaren titularra izateagatik, eskolak antolatzen dituen jaduerak egin ahal izango dituzu Gabonetako aleman-ikastaroan izena emateagatik. Programaren barruan bilduta daude alemaneko 20 saio, ostatua ikasle-egoitzan eta eskainitako jarduerak.  

Kontsulta ezazu informazio guztia eta presta zaitez alemana ikasteko Gabonetako jaietan Berlin zure Gazte-txartelarekin doan ezagutzen duzun bitartean. 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago