Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak - 2012
2012(e)ko Uztailak 10
Bekak 15.000 eurokoak dira eta behin betiko esleipena egiteko, beharrezkoa da 2 hilabeteko trebakuntza espezifikoa egitea, eta gero beste 12 hilabete irauten dute.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak abuztuaren 1era arte irekita du merkataritzaren banaketa dinamizatzeko 30 plazatarako hautaketa-prozesua. 30 pertsonak jaso ahalko dituzte 450.000 euroko beka-programa honetako laguntzak.
Prozesu hau Jaurlaritzak Euskadiko merkataritzaren banaketaren profesionalizazioa hobetzea sustatzeko baldintzak sortzeko duen helburuarekin lotuta dago. Horretarako, enpresa-kudeaketan behar bezala kualifikatutako profesionalak behar dira, sektorearen egituraren eta bilakaeraren inguruko ezagutzekin.
Deialdia 32 urtetik beherako unibertsitateko goi-tituludunei dago zuzenduta. Eskabideak abuztuaren 1era arte aurkeztu ahalko dira. Onuradunek merkataritza dinamizatzeko bulegoetan egin ahalko dute ikasketa-aldia, Euskadiko udalerrietan, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritza- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao
Eusko Jaurlaritza- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Eusko Jaurlaritza- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01009 Vitoria-Gasteiz
INFORMAZIO GEHIAGO:
http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-ed006/eu/contenidos/ayuda_subvencion/becas_dinamizadores_2012/eu_becas_/eu_arch.html