Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1948

AGINDUA, 2024ko apirilaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea osatuko duten pertsonak.

Osasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 9ko Aginduaren bidez, Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortu da, Osasun Sailari zainketa aringarrien arloko aholkuak eta aholkularitza teknikoa emateko organo gisa. Agindu hori Osasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 25eko Aginduaren bidez zuzendu zen. Agindu horren bitartez, Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko 2024ko otsailaren 9ko Aginduaren hutsak zuzendu ziren.

Arau hori Osasun Saileko aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuak ezarritako araubidearen barruan sartzen da, eta zainketa aringarrien arloan Osasun Sailari aholku emateko organo bat sortzen du, aholkularitza teknikorako eta zainketa aringarrien kalitatezko arreta integrala emateko.

2024ko martxoaren 9ko Aginduaren 3. artikuluak Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera ezartzen du. Batzorde hori batzordeburu batek, idazkari batek eta 17 bokalek osatuko dute, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordeko kide izendatzea honako hauek:

Batzordeburua: José Luis Quintas Díez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasuneko sailburuordea.

Idazkaria: Miguel Sánchez Fernández, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

Bokalak:

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritzan:

– Víctor Bustamante Madariaga. Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

– Adelina Pérez Alonso. Kudeaketa Sanitarioko medikua Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan.

– María Teresa Paino Ortuzar. Zerbitzu korporatiboko burua Ospitale Koordinazioko Zuzendariordetzan.

Osakidetzako zainketa aringarrietako unitate eta talde espezifikoen ordezkaritzan:

– Alberto Meléndez Gracia. Arabako ESIko zainketa aringarrietako medikua. Titularra.

– María Cristina Berecibar Oyarzabal. Donostialdeko ESIko zainketa aringarrietako medikua. Ordezkoa.

– Yolanda Alonso Martínez. Gorlizko Ospitaleko zainketa aringarrietako erizaina. Titularra.

– Oscar Puelles Asarta. Arabako ESIko zainketa aringarrietako erizaina. Ordezkoa.

Osakidetzako etxeko ospitalizazio zerbitzuen ordezkaritzan:

– Josu Gotzon Irurzun Zuazabal. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko etxeko ospitalizazio zerbitzuko medikua. Titularra.

– Magdalena Fernández Martinez de Mandojana. Debabarreneko ESIko etxeko ospitalizazio zerbitzuko medikua. Ordezkoa.

– Jon Barainca Guarrochena. Bilbo-Basurtuko ESIko etxeko ospitalizazio zerbitzuko erizaina. Titularra.

– Leire Lazpita Berasaluce. Barrualde-Galdakao ESIko etxeko ospitalizazio zerbitzuko erizaina. Ordezkoa.

Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Unitateen ordezkaritzan:

– Mónica Fernández Alonso. Bilbo-Basurtuko ESIko lehen mailako arretako medikua. Titularra.

– Gina Larrieta Reategui. Barrualde-Galdakao ESIko lehen mailako arretako medikua. Ordezkoa.

Osakidetzako barne-medikuntzako, onko-hematologiako, kardiologiako, pneumologiako edo neurologiako espezialitateetako medikuen ordezkaritzan:

– Alberto Muñoz Llarena. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko onkologoa. Titularra.

– Ane Aguirre Landa. Donostialdeko ESIko onkologoa. Ordezkoa.

– Uxue Errasti Amiano. Donostialdeko ESIko barne-medikuntzako medikua. Titularra.

– Diana Mendoza Giraldo. Gorlizko Ospitaleko barne-medikuntzako medikua. Ordezkoa.

Osakidetzako Osasun Aholkuaren ordezkaritzan:

– Raquel Roca Castro. Osasun Aholkuko erizaina. Titularra.

– Silvia Robredo Roncero. Osasun Aholkuko erizaina. Ordezkoa.

Osakidetzako Ospitaleko Larrialdietako edo Larrialdietako Zerbitzuen ordezkaritzan:

– Pedro María García Peña. Santa Marina Ospitaleko Larrialdietako medikua. Titularra.

– María Isabel Urresti Chinchurreta. Larrialdietako medikua. Ordezkoa.

Pediatriako Zainketa Aringarrien Unitateen ordezkaritzan:

– Jesús Sánchez Echaniz. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko pediatriako zainketa aringarrietako medikua. Titularra.

– Julio Lopez Bayón. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko pediatriako zainketa aringarrietako medikua. Ordezkoa.

– Enara Arevalillo Gozalo. Donostialdeko ESIko pediatriako zainketa aringarrietako erizaina. Titularra.

– María Elena Aparicio Campino. Bilbo-Basurtuko ESIko pediatriako zainketa aringarrietako erizaina. Ordezkoa.

Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

– Catarina Paz Camaño. Bioefeko arreta soziosanitarioko soziologoa. Titularra.

– Lucía Iñigo Regalado. Bioefeko arreta soziosanitarioko soziologoa. Ordezkoa.

Zainketa Aringarrietarako Euskadiko Elkartearen (Arinduz) ordezkaritzan:

– María Aranzazu Pinedo Asarta. Arabako ESIko zainketa aringarrietako medikua. Titularra.

– María Jose Almaraz Ruiz de Eguilaz. Arabako ESIko zainketa aringarrietako medikua. Ordezkoa.

Bidasoa Zurekin (Eskualde Errukitsua) elkartearen ordezkaritzan:

– María Idoya Lizaso Vaquero. Bidasoko ESIko erizaina. Titularra.

– María Montserrat Pérez García. Bidasoko ESIko medikua. Ordezkoa.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 4a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala