Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1947

41/2024 DEKRETUA, apirilaren 9koa, «Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia, SA» sozietate publikoaren 2024. urteko aurrekontua onartzen duena.

2024ko martxoaren 22an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 29/2024 Dekretua, martxoaren 12koa, Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia, SA sortzekoa. Dekretu hori argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Behin sozietatea eratuta, eta ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak izan ditzan, ezinbestekoa da sozietatearen 2024ko aurrekontua onartzea.

Urteko aurrekontuen legeak indarrean jarri ondoren sortzen diren entitate publikoen aurrekontuak onar ditzake Gobernuak, bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriarekin (1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia, SAren 2024ko aurrekontua onartzea, 2.338.088 euroko zuzkidurekin, eta zenbatetsitako baliabideak entitatearentzat onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko berekoak izatea. Dekretu honen eranskinean jasota daude aurrekontu horren banakapena eta aurreikusitako urteko kontuak.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala