Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1940

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuaren estatutuak aldatuta jasotzen dituen dokumentazioa gordailutzea iragartzen eta argitaratzen baita. (Gordailuko kodea: 76/0/00083).

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuaren estatutuak eta horiek aldatzeari buruz Euskal Polizien Elkartasunak - EUSPELek aurkeztu duen dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko martxoaren 25ean aurkeztu da Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuaren estatutuak eta horiek aldatzeari buruzko dokumentazioa gordailutu daitezen eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da Aurrera, Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuaren estatutuak aldatzeko aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuaren estatutuak eta horiek aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala