Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1935

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Patxi Ruiz de Arbulo López jaunak gainditu egin duela 2022ko azaroaren 13ko Ebazpenak (2023ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Enpresen Antolakuntza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Patxi Ruiz de Arbulo López jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7407**. Kodea: PLC8L1 – D00054-1. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Enpresaren analisi Ekonomiko - Finantzarioa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko apirilaren 11a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala