Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2022ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4058

AGINDUA, 2022ko irailaren 7koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kentzeko eta berriro izendatzeko eta argitaratzeko dena.

Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolamendua, osaera, izendapen-sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak arautzen ditu. Batzorde hori kirol-justiziaren arloko administrazio-organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Araudi horrek 4.3 artikuluan adierazten duenez, Batzordeak idazkari baten laguntza izango du, eta Kultura sailburuak izendatuko du, Kultura Saileko funtzionarioen artetik. Ez badago, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, sailburuak ezaugarri bereko beste pertsona bat izendatu ahal izango du funtzionarioen artetik, hura ordezteko.

Era berean, dekretu horren 5.1 artikuluak ezartzen du Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatu, kargutik kendu, ordezkatu edo eginkizunez gabetuko dituela.

Sara Iribar Olabarri idazkariak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean zuen postua utzi duenez, Ainhoa Herran Reino izendatuko da Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari titular.

Ondorioz, hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sara Iribar Olabarri Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ainhoa Herran Reino izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.

Hirugarrena.– Agindu honek hartutako egunetik aurrera izango ditu ondorioak, intereresdunei jakinarazteari utzi gabe.

Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 7a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala