54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1624
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 4ko Agindua jakinarazten duena, zeinaren bidez ebazten baita administrazioaren ondare-erantzukizun bat dela-eta egindako 2019ko urriaren 23ko eskaera.
Espediente-zenbakia: RPA-022/2019-XIX.
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako, eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Aipatutako aginduaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan eskura daiteke (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
2.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunak egoitza duen barrutiko administrazioarekiko auzien epaitegian (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioaren barruan badago betiere), bi hilabeteko epean, ebazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.