Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2019ko abuztuaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4040

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita espedientearen instruktoreak G 10 2019 S zehapen-prozeduran eman duen ebazpenaren proposamena.

Hainbat saio egin dugun arren, 03376294D NAN-zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpenaren proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2019ko uztailaren 4an eman dela osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik irekitako zehapen-espedientearen ebazpenaren proposamena.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik hasita, alegazioak Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia) aurkezteko, gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2019ko uztailaren 30a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala