Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2019ko abuztuaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4029

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 21/2018 zehapen-prozeduran emandako ebazpena.

Ebazpen horren berri ohiko moduan jakinarazi nahi izan zaio Y2431459M AIZaren titularrari, baina ez da lortu. Pertsona hori Bar Zafarrancho izeneko establezimenduaren arduraduna da, eta taberna hori Vitoria-Gasteizko Rioja Alavesa Biasteri-Arabar Errioxako Taldearen kaleko 68an dago. Jakinarazpena egiteko, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2019ko abuztuaren 1ean eman dela osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientearen ebazpena.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke aipatutako sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 9a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala