Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2019ko abuztuaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4026

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 218/2019 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 218/2019 judizioan, 2019-04-23an, epaia eman du epaitegi honetako Arantzazu Aguinaga Mendizabal epaileak.

42/2019 EPAIA.

Irun, bi mila eta hemeretziko apirilaren hogeita hirua.

Nik, M.ª Aránzazu Aguinaga Mendizábalek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko (ZLUP) Justizia Administrazioaren epaileak, ikusi ditut delitu arinen gaineko 218/2019 berehalako judizioaren auto hauek. Ebasketa-delitu arin baten ondoriozkoa da judizio hori. Salatzailea Asier Maeztu da (Stadium Gal-en gerentea) eta kirol-zentroaren legezko ordezkari gisa agertu da. Ikertua Said Aarab da, baina ez da agertu. Fiskaltza akusazio gisa agertu da. Beraz, Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuz, Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut.

EPAITZA

Ikertua den Said Aarab kondenatzen dut ebasketa-delitu arin bategatik, eta hiru hilabeteko isuna jartzen diot: 3 euro eguneko (270 euro); horrez gain, ordaindu ez dituen eguneko bi kuota bakoitzeko egun bateko atxiloketa ezartzen diot erantzukizun subsidiario moduan. Prozesuaren kostuak hark ordainduko ditu.

Erantzukizun moduan, epaitegi honek erabaki du Said Aarab ikertuari konfiskatu zaizkion 275 euro Asier Maezturi ematea, «Stadium Gal» kirol-zentroaren legezko ordezkaria baita azken hori.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Said Aarab.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen, bi mila eta hemeretziko maiatzaren hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala