162. zk., 2019ko abuztuaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4025
EDIKTUA, 264/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 264/2018 prozedura arrunta.
Gaia: prozedura arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
Elisabet Pinto Sasietari ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-06-13an emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 2019-06-13ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bergara (Gipuzkoa), 2019ko ekainaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.