Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2019ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
3293

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 21ekoa, Deustuko Unibertsitatearen «Biblia Ikasketei buruzko Unibertsitate Masterra: Bibliaren Historia eta Eragina» ikasketa plana argitaratu zuen 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpeneko errakuntzak zuzentzen dituena.

Akatsa aurkitu da Deustuko Eliz Unibertsitatearen 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenean; ebazpen horren bidez, «Biblia Ikasketei buruzko Unibertsitate Masterra: Bibliaren Historia eta Eragina» ikasketa plana argitaratu zen, 2018ko maiatzaren 30eko 131. zenbakiko BOEn. Hori dela eta, honako zuzenketa egin nahi da:

Honakoa dioen lekuan: «Ministro Kontseiluaren Erabakia, 2017ko apirilaren 20koa (Unibertsitateko Estatu idazkariaren 2018ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2018ko maiatzaren 10eko BOEn)», hau jarri behar du: «Ministro Kontseiluaren Erabakia, 2018ko apirilaren 20koa (Unibertsitateko Estatu idazkariaren 2018ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2018ko maiatzaren 10eko BOEn)».

Bilbao, 2019ko ekainaren 21a.

Errektorea,

JOSÉ MARÍA GUIBERT UCÍN.


Azterketa dokumentala