Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5351

EBAZPENA, 2018ko urriaren 23koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2018» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2018» sarirako deia egin zuen 2018ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 10eko EHAA, 89. zk.). Horrekin bat, eta epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Jesús María Leizaola 2018» sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:

1.– «Jesús María Leizaola 2018» saria Imanol Vitores Casado jaunak aurkeztutako «Poder, sociedad y fiscalidad en el señorío de Vizcaya durante la baja Edad Media» lanari ematea.

2.– «Jesús María Leizaola 2018» sariaren akzesita hutsik uztea.

3.– Ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 23a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala