196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4968
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 664/2017 judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 664/2017 judizioan, 2018-07-13an, epaia eman du epaitegi honetako Raquel Colmenarejo Vicente epaileak.
Oscar Echarte Ulla (NAN: 35767680N) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko irailaren hemeretzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.