Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2017ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3279

EDIKTUA, 168/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren atala.

168/2017-D autoetako apelazio-erroilua.

Apelatzaileak: Jennifer Oceane Jover eta Jonathan Pierre Perez.

Aipatutako prozeduran, ebazpena eman da, eta idazpurua eta xedapen-zatia hauek dira:

294/2017 AUTOA

Jaun-andreak:

Presidentea: Jaime Tapia Parreño.

Magistratua: Jesús Alfonso Poncela García.

Magistratua: Elena Cabero Montero.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 26a.

Salak hauxe erabaki du:

Osorik baiesten ditut Marrón Beltrán de Guevarak, Jonathan Pierre Pérezen izenean, eta Marfil Orantesek, Jennifer Oceane Joveren izenean, jarritako apelazio-errekurtsoak, 2017-03-07ko autoaren aurkakoa, zeinaren bidez ebazten baitziren 2017-03-06 autoaren aurkako erreforma-errekurtsoa. 2017-03-06 autoa 797/16 auzialdiko aldez aurretiko diligentzietan eman zen Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian, eta haren bidez dekretatu zen auzialdiak prozedura laburtuko izapideen bidez aurrera egitea. Horrenbestez, ondoriorik gabe geratzen da, eta dekretatzen dut jarduketak behin-behinean largestea. Ez dizkiot inori egozten apelazio-errekurtso honek eragindako kostuak.

Auto hau irmoa da eta haren aurka ez dago errekurtsorik aurkeztea. Jakinaz bekie.

Bidal bitez autoak jatorrizko epaitegira, ebazpen honen ziurtagiriarekin batera, ezagutzera eman eta erabakitakoa bete dezaten.

Salako kideek erabaki eta sinatuta. Fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Jennifer Oceane Joveren eta Jonathan Pierre Pérezen gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala