Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2079

ERABAKIA, 2017ko apirilaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren arautegia aldatzekoa.

1.– 2017ko otsailaren 8an bilduta, Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Batzarrak erabaki zuen eskolaren arautegia aldatzea (2013ko urtarrilaren 25eko EHAA), zuzendaria aukeratzeko aratuegiko 5. artikuluak jasotzen duen sistema aldatzeko.

2.– Proposatutako aldaketak izan behar duen legezkotasun txostena du.

3.– Gobernu Kontseiluari dagokio ematea behin betiko onespena ikastegien arautegietan egindako aldaketei.

Hori guztia kontuan hartuta, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honakoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren arautegiko 5. artikulua. Honela geldituko da:

«5. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 24.3 artikuluarekin bat etorriko da.

3.– Ikastegiko zuzendaria sufragio unibertsal haztatuaren bidez aukeratuko da, unibertsitateko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrarekin bat etorrita, eta arautegi horretako 7. artikuluan jaso bezala, botoa aldez aurretik ematea onartuko da.»

Bigarrena.– Agindua ematea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Arautegia indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2017ko apirilaren 6a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Idazkari nagusia,

MIKEL GARMENDIA MUJIKA.


Azterketa dokumentala