Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2017ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
85

IRAGARKIA, interesdunari jakinarazteko Industriako sailburuordearen 2016ko azaroaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez ez-betetze espedientea hasi baitzaio Genetadi Biotech, S.L. enpresari, Gauzatu-Kanpo Ezarpenak programaren esparruan eman zaion diru-laguntza bat dela eta (Gauzatu-Kanpo Ezarpenak programa, 2011ko deialdia) (Espedientea: GZImpl-005-2011).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoa– xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: 15 eguneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesak babesteko egoki iritzitako guztia adieraz dezan.

Hautsitako araua: Industria Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren maiatzaren 18ko Agindua, Gauzatu-Kanpo Ezarpenak programa arautzekoa.

Eranskinean aipatutako sozietate inputatu hori jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala