Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2724

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, espediente honi buruzkoa: «Bilbao-Basurtu ESIko oftalmologiako zerbitzurako angiografo bat eskuratzea ».

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako erakunde publikoa. Bilbao-Basurtu ESI. Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia).

b) Espedientea izapidetzen duen zerbitzua: Bilbao-Basurtu ESI - Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: G/130/20/0/0850/O621/0000/052015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Bilbao-Basurtu ESIko oftalmologiako zerbitzurako angiografo bat eskuratzea.

c) Loteka eta kopuruka banatzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 79.339 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 79.339 euro (BEZik gabe).

5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: Bilbao-Basurtu ESIko Kontratazio Administratiboko Zerbitzua. Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 13a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien Pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a zenbakia.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: bai. Ikus Administrazio Klausula Berezien Pleguaren Karatulan.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Administrazio Klausula Berezien Pleguaren Karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 50 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Kalitate teknikoa: 25 puntu.

– Konektagarritasuna: 15 puntu.

– Fokuratze optiko automatizatua eta ekipoa maneiatzeko erraztasuna: 10 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: Bilbao-Basurtu ESI Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Data: 2015eko uztailaren 20an, goizeko 09:00etan.

b) Eskaintza ekonomikoa: Entitatea: Bilbao-Basurtu ESI Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Data: 2015eko abuztuaren 12an, goizeko 09:00etan.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Bilbao, 2015eko ekainaren 9a.

Presidentea,

KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.


Azterketa dokumentala